Betiere goi-mailako kalitateko material eta osagaiekin lan egitearen bermeaz ekiten diogu makina-erremintarako kontrol-panelak fabrikatzeko proiektu bakoitzari.
Espezialistak gara aginte elektrikoko panel guztiz neurrirakoak eta zure produkzio-bitartekoen beharretara egokituak muntatzen. Badakigu zer-nolako garrantzia duten kontrol-panelek eta eskuzko botoitegiek zure enpresako makinetan. Horregatik, zuri gauzak errazteko azken xehetasuna ere zaintzen dugu Gohitan. Gure bezeroen beharrak oinarri hartuta lan egiten dugu beti.
Industriarako aginte elektrikoko panelen arloko neurrirako laguntza, aholkularitza eta fabrikazioa
Hainbat motatako kontrol-panelak egiten ditugu, lan egiten dugun marken ezaugarrietara egokituta betiere. Horrela, besteak beste, Heidenhain, Siemens, Fanuc, Fagor edo Selca kontrol-panelekin lan egiten dugu.
Gohitan, makineria industrialerako eskuzko botoitegiak guztiz neurrira fabrikatzeko zerbitzua ere eskaintzen dizugu. Guztiz neurrirako produkzioa, kasu bakoitzaren beharretara egokitzen duguna. Gure taldeak zure beharrak aztertu eta eskuzko botoitegi pertsonalizatua eskaintzen dizu.
Jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta mota orotako makina industrialetarako aginte elektrikoko panelak fabrikatzeko eta muntatzeko soluzioekin lagunduko dizugu.